Ibarrako Gazte Festen egitaraua aurkeztu dute

Ataria 2022ko ekainaren 4a

Iaz antolatu zuten Gazte Asteburuko 3x3 futbol txapelketako irudia

Ekainaren 10, 11 eta 12an izango dira Gazte Festak. Gazteen aisiarako eskaintza zabala prestatu duela iragarri du Ibarrako Gazte Asanbladak.

Ibarrako Gazte Festak egingo dituzte datorren asteburuan, ekainaren 10etik 12ra. Ostiralean izango den bertso afarirako txartelak salgai izango dira Atari eta Zubiaurre tabernetan. 3x3 txapelketan izena eman nahi dutenek zerrendak izango dituzte Atari tabernan eta Goxobikon. Izen emateak ekainaren 7a baino lehen egin beharko dira eta ordura arte egongo dira bertso afarirako txartelak salgai. Hauxe da prestatu dute egitaraua:

Ibarrako Gazte Festak 2022

  • Ekainak 10, ostirala
    • 16:59. Txupinazoa eta jarraian pilota partida kiroldegian
    • 19:31. Sagardo dastaketa eta Bonberenea txaranga
    • 21:31. Bertso afaria.
    • 23:31. Kontzertuak: Iluntzean Ska, Herenegun eta Erruki Erromeria. Gaztetxean DJ Naza.
  • Ekainak 11, larunbata
    • 09:59. 3x3 txapelketa
    • 17:31. Alurr dantza taldea
    • 18:31. Tortila eta txokolatea
    • 19:31. Manitu taldearen kontzertua
    • 21:31. Barrikotea
    • 22:59. Rodeo, McOnak eta Mugi Panderoa erromeria.
    • 01:31. DJ Trebi
  • Ekainak 12, igandea
    • 08:59. Gosaria eta T3T-ko korrikalariak animatzera
    • 16:59. Julen Magoa
    • 18:31. Malen Perez de Arenazaren kontzertu akustikoa eta merienda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!