Ibarrak hartuko du Espainiako aurreko faseen partida

Ataria 2022ko eka. 1a, 13:51

Belabieta kiroldegian jokatuko dira infantil eta kadete mailetako Espainiako Txapelketako aurreko faseetako partidak; ekainaren 10, 11 eta 12an izango dira.

Lauburu areto futboleko zuzendaritza batzordeak jakitera eman duenez, ekainaren 10, 11 eta 12an infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketaren aurreko faseetako partidak jokatu dituzte Ibarrako Belabieta kiroldegian. «Egunerokotasunean oinarrizko areto futbolaren alde lan egiten duen kirol erakunde gisa hazten jarraitzeko baliagarria izateaz gain, txapelketak balio handia ematen dio gure herri txikiari, Tolosaldea osoari eta, oro har, Gipuzkoako eta Euskadiko areto futbolari», esan dute. Hiru egunez jarraian, Ibarrak Kantabria, Galizia eta Gaztela Leongo taldeak batuko ditu (infantiletan 3 eta kadeteetan 4). Maila bakoitzean Lauburuko talde bana ere lehiatuko da.

Itzulera erakargarriak dituen ekitaldia izanik, iparraldeko harrobi onenetako jokalariez gozatu ahal izango dela gaineratu du Lauburuko zuzendaritzak. «Alde sozioekonomikoari begira, esan bezala, beste erkidego batzuetako bost taldeen bisita jasoko dugu, eta, beraz, jokalari, teknikari, ordezkari eta zuzendarien artean, 140 kirolari inguru elkartuko ditugu».

Hitzorduak ahaztezinak izango direla esan dute eta lan handia egin beharko dutela nabarmendu dute. «Gure giza baliabide eta baliabide material guztiak jarriko ditugu martxan dena bikain atera dadin. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu udalari kiroldegiaren erabilgarritasuna errazteagatik, Espainiako Federazioak egindako azken momentuko data aldaketa bati egokitu baita eragozpenik gabe; izan ere, egindako ahalegin guztia zapuztu zezakeen aldaketa horrek».

Bi mailetako ordutegien egutegiarekin ari dira orain, eta sare sozialetan argitaratuko dituztela aurreratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!