Ioseba Mateosek Gorlizko 80. Zeharkaldia irabazi du

Ataria 2022ko maiatzaren 31

Neoprenorik gabeko kategorian izan zen onena ibartarra; 44 minutu eta 28 segundo behar izan zituen 2,8 kilometro egiteko.

Larunbatean izan zen, Gorlizko badian, Club Deportivo Bilbao taldeak antolatutako zeharkaldiaren 80. edizioa. 200 igerilari baino gehiagok hartu zuten parte, eta bertan izan zen Ioseba Mateos, Ordizia KE klubeko igerilari ibartarra. Neoprenorik gabeko kategorian hartu zuen parte Mateosek, eta bera izan zen onena.

2,8 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten igerilariek, eta Mateosek 44 minutu eta 28 segundo behar izan zituen distantzia hori egiteko. Harri Baraibar zarauztarra izan zen bigarren, 48 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Hirugarren Eduardo Porset bizkaitarra izan zen, 49:08ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!