Garagardoa dastatzeko tartea hartu dute Ibarran

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Garagardo Festari agur esan diote ibartarrek; ostegunetik larunbatera bitartean, hiru egunez izan dute zabalik, plazan jarri duten eremua.  

Ostegunetik larunbatera Garagardo Festa egin dute Ibarrako plazan, Kontseilu Sozialista Tolosaldearen eskutik. Azken urteetan ospatu gabe egon ondoren, "harrera bikaina" izan du, antolatzaileen esanetan. Bertako zerbezak zein kanpokoak, arruntak nahiz bereziak, denera hamar mota ezberdin dastatzeko aukera izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!