Uzturpeko ikasleek piperrak landatu dituzte herri sarreran

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Landare horiek ematen dituzten piperrak edonork hartu ahal izango ditu lore ontzietatik.

Aurten ere piperrak landatu dituzte Ibarrako herri sarreran Uzturpe Ikastolako LH4. mailako ikasleek. Joan den ostiralean aritu ziren lanean, eta aurreko urtean bezala, aurten ere San Isidro egunaren harira landatu dituzte. Hemendik urrira bitarte hazten diren piperrak edonork hartu ahal izango ditu herri sarrerako loretokietatik. ​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!