Iristear dira Izaskungo jaiak

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Ekainean sartzearekin batera, festak ospatuko dituzte 4tik 6ra Izaskunen. Hiru egunetarako egitarau oparoa prestatu du Izaskungo festa batzordeak.

Ekainaren 4tik 6ra ospatuko dituzte Izaskungo jaiak. Hurrengo larunbatean hasiko dira, eta lehen egunak oinarrian Kilometroak egitasmoa izango du. Egunean zehar hainbat ekintza izango dira, besteak beste, mendi-ibilaldia, trikitilariak eta haur jolasak. Eta hurrengo bi egunetan ere izango da zer ikusia, herri kirolak, otorduak, bertso saioa, erromeria eta kontzertuak izango direlako.

Egitaraua

  • Ekainak 4, larunbata (Izaskun kultura Kilometroen alde)
    • 09:00. Autobusa Ibarrako plazatik Izaskunera, beharra duenarentzat.
    • 09:30. Mendi ibilbide berezia: Loatzoko musikariak, pintxoak, Irene Caminosen erakustaldia...
    • 12:30. Trikitilariak.
    • 14:30. Norberak eramandako bazkaria.
    • 16:00. Haur jolasak.
    • 17:00. Kontzertua: Xantos eta Joxemari Agirrezabala, Jon Ijurko eta Andoni Ollokiegi.
  • Ekainak 5, igandea
    • 12:00. Aizkolariak: Eneko Otaño eta Aitzol Atutxa.
    • 14:30. Herri bazkaria. Ondoren, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia.
    • 18:00. Zezen txikiak eta poniak, Lopene ganadutegiaren eskutik.
    • 19:30. Orkestrina Band Jazpana taldearen kontzertua.
  • Ekainak 6, astelehena
    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • 12:00: Hamaiketako herrikoia.
    • 13:00: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro.
    • 17:30: Alurr dantza taldearen emanaldia.
    • Segidan: haurrentzako gozokiak.
    • 18:30: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro.
    • 19:30: Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien eskutik eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!