Fin aritu dira Belabietako gimnastak Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Ibarrako Belabieta Kirol Elkarteko gimnastak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren, ondorengo emaitzak lortuz: kadete B taldea 10.; jubenil B 4.; Irati Larreta kadete B mailan 9., ekainaren 4an egingo den Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratuz; eta Maialen Azpiroz infantil B mailan 14., eta Bagare Torneoan lehiatuko da ekainaren 11n.

Bestalde, Udaberriko Torneoaren finalean parte hartu zuten Belabietako gimnastek, eta denboraldia ondorengo sailkapenekin amaitu dute talde hauek: Alebin Muñagorri 7. eta infantil Belabieta 6.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!