Udalekuetan izena emateko aukera

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

2019ko ludoketako artxiboko irudia.

Ibarrako Oporrak Euskaraz udaleku irekietan izen emateko aukera irekiko dute asteazkenean. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarte izango dira udalekuak.

Ibarrako Udalak Oporrak Euskaraz udaleku irekietan izena emateko aukera zabalduko du asteazkenean eta ostirala arte egongo da zabalik. 2012tik 2019ra bitarte jaiotako haurrek hartu ahal dute parte eta Txiribitu aisialdi taldearen lokalean eman behar da izena 17:00etatik 20:00etara. Izena emateko dokumentu hau bete behar da eta dokumentuarekin batera argazki bat, Osakidetzako txartelaren kopia eta kontu korrontearen egiaztagiria aurkeztu behar dira.

Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira, 09:00etatik 13:00etara.  Haur bakarra apuntatuz gero 60,80 euro ordaindu behar dira, bi haurrek 89,17 euro ordaindu behar dute eta hiru haur edo gehiagok 113,50 euro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!