Belabietako gimnastek Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko duten asteburuan

Ataria 2022ko maiatzaren 12a

Irunen jokatuko da txapelketa eta ondorengo talde eta gimnastek hartuko dute parte sailkapena eskuratu izanagatik:  jubenil eta kadete taldeak, Maialen Azpirozek (infantil b mailan) eta Irati Larretak (kadete B mailan).

Horrez gain, igandean Udaberriko Torneoaren finala izango da eta Belabietako alebin taldeak (Muñagorri) eta Belabietako bi talde infantilek hartuko dute parte.
 
Asteburuko emaitzak
Aurreko asteburuan, larunbatean, Beti Aurrera Torneoa egin zen Gasteizen eta bertan Belabietako Jubenil B taldeak 8. postua lortu zuen eta Kadete B taldeak, berriz, 4.a. Banaka, kadete B mailan Aitana Zubeldia 5.a izan zen eta Irati Larreta 9.a.
 
Igandean, Gasteizko Itzal Torneoan, Jubenil b taldeak 3. postua eskuratu zuen eta Kadete B taldeak 6. postua.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!