Mailari eutsi dio Lauburuk

Ataria 2022ko maiatzaren 7a

4-3 irabazi dio AD San Juan talde nafarrari. Bigarren B mailan jarraituko dute ibartarrek.

Ibarrako Belabieta kiroldegia lepo egon da gaur arratsaldean Lauburu eta AD San Juan taldeen arteko partida ikusteko. Partida erabakigarria izan da; 21-22 denboraldiko azken jardunaldia eta bertan erabaki da ibartarrak Bigarren B mailan jarraituko dutela.

Lauburuk ireki du markagailua 2. minutuan Chukyren golarekin. Atsedenaldirako minutu bat falta zela berdindu dute nafarrek, baina Chukyk segituan sartu du bigarren gola. Bigarren zatian Juaristik sartu du hirugarren gola eta amaierarako lau minutu falta zirela izan da berdinketa. Chukyk sartu du laugarren gola amaierarako minutu bat eta 38 segundo falta zirela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!