Euste sarea jartzen aritu dira Euskal Herria kalearen gaineko maldan

Ataria 2022ko maiatzaren 6a

Pasa den urte amaieran harri bat erori zen eremu horretan eta lurrak egonkortzeko lanak egiten aritu dira.

Egonkortze lanak egiten aritu ziren aurreko astean Euskal Herria kalearen gaineko mendi magalean. Iazko urte amaieran harri bat erori zen inguru horretatik, eta lurrak egonkortzeko euste sarea jartzen aritu ziren. 

Ibarrako Udalak elkarlanean egin ditu lanak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, lurren jabetza harena delako. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!