BTT irteera antolatu du astebururako Bidetxur Mendi Klubak

Ataria 2022ko apirilaren 27a

Larunbat honetan izango da irteera, 08:00etan Ibarrako plazatik abiatuta. Denera 30 kilometroko ibilbidea prestatu dute.

BTT irteera antolatu du larunbat honetarako Bidetxur Mendi Klubak. 08:00etan Ibarrako plazan elkartzeko deia egin dute eta denera 30 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Belabietatik barrena, San Lorentzora igo, Berastegitik pasaz Ulira joan eta Gaztelu eta Leaburutik barrena, berriro ere Ibarrako plazara iritsiko dira. 1.000 metroko desnibel positiboa du ibilbideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!