Maiatzaren 12rako erromeria antolatu du Bizi Nahi elkarteak

Ataria 2022ko apirilaren 27a

2016ko erromeria eguneko argazkia. Bizi Nahi elkarteko kideak Izaskun auzoan.

Ohiturari eutsiz, Izaskun auzoan egingo dute erromeria eta bazkaltzera joateko txartelak dagoeneko eskuragai daude elkartean bertan.

Hutsik egin gabe antolatu dute Izaskun auzoan festa eguna Ibarrako Bizi Nahi elkartekoek. Maiatzaren 12rako prestatu dute erromeria, eta gaurtik aurrera zabalik dago izena emateko epea. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 35 euro.

Egitaraua honakoa izango da:

  • 11:15. Autobusez irteera Ibarratik (ohiko tokitik).
  • Izaskunera iritsita, toka tirada emakumeentzat eta ondoren gizonentzat.
  • 13:00. Meza, hildako bazkideen alde.
  • 14:00. Bazkaria Izaskun jatetxean.
  • 17:00-19:00. Dantza.
  • 19:00. Jaia amaitu eta autobusa txokora joango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!