Arria V.ak ezin izan du irabazi

Ataria 2022ko apirilaren 25a

Eneko Otaño eta Xabier Orbegozo 'Arria V.a', apustua bukatu ostean. MAILO OIARZABAL

Otañok irabazi du aizkora apustua Ibarran bizi den errezildarraren aurka. Irabazleak 47 minuturen barruan (46:57) moztu ditu moztu beharreko 20 kanaerdiko enborrak, eta Arria V.ak, berriz, 52 minutu eta 37 segundo behar izan ditu.

Azpeitiko zezen plazan jokatu da apustua. 20na kanaerdiko zeinek azkarren moztu zuten erronka, eta gazteena ibili da bizkorren. Harmailetan elkartu diren ikusleek animo oihuekin lagundu dute aizkolarien lana, batzuk baten alde eta besteak bestearen alde –Otañoren aldekoek bi pankarta ere jarri dituzte–, baina emozio handirik ez du izan lehiak. Hasieratik bukaerara ibili da aurretik Otaño, eta enborretik enborrera aldea handitzen joan da, gainera. Bukaeran, 46 minutu eta 57 segundoko denbora egin du Beizamakoak, eta ia sei minutuko aldea kendu dio Arria V.ari; 52 minutu eta 37 segundo behar izan ditu errezildarrak lana osatzeko. Jokoan zituzten 5.000 euroak Otañorentzat izan dira, beraz.

Ikusi argazki galeria Uztarria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!