Emakumezkoen Oinarrizko Futsal Txapelketa, Ibarran

Leyre Carrasco 2022ko apirilaren 24a

Lacturale Orvina klub nafarraren, Zaragozako Cesar Augusta klubaren eta Muslera klub kantabriarraren aurka ari da jokatzen Lauburu K.E taldea. Finalak arratsaldean jokatuko dituzte, 15:00etan hasita.

Emakumezkoen Oinarrizko Futsal Txapelketaren bigarren edizioa ari dira jokatzen Ibarrako Belabieta Udal Kiroldegian. Lacturale Orvina klub nafarraren, Zaragozako Cesar Augusta klubaren eta, azkenik, Muslera klub kantabriarraren aurka ari dira Lauburuko alebinak, infantilak eta kadeteak. Maila guztietan Zaragozako Cesar Augusta kluba eta Lauburu K.E taldeak iritsi dira finalera.

Xepla elkartean egin dute bazkaria, eta 15:00etan eman diote hasiera alebinen finalari. Arratsaldean jokatuko dira gainontzeko finalak; infantilen partida 16:00etan hasita, eta kadeteena, berriz, 17:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!