Unai Iribar, ihesaldietan murgilduta Alpeetako Tourrean

Ataria 2022ko apirilaren 21a

Unai Iribar, eskuinean eta aurrean, gaurko ihesaldiaren une batean.

Txirrindulari ibartarrak lehen urtea du profesionaletan, eta Euskaltel Euskadi taldearekin parte hartzen ari da Alpeetako Tourrean.

Atzoko etapan ihesaldian izan zen Iribar eta gaurkoan, laugarrengoan, protagonismoa izan du txirrindulari gazteak. Hamabost txirrindularik alde egin dute tropeletik, tartean ibartarrak, eta denbora luzez eutsi diote. Iribarrek lehen postuan igaro du eguneko lehen mendatea. Horrez gain, saiakera bat ere egin du beste hiru txirrindularirekin ihes egiteko etaparen amaiera aldera, baina azkenean lau horietatik bik aurrera egin dute. Ibartarrak oraindik indarrak izan ditu faboritoen tropela iritsi denean, eta etapa bukatzeko bederatzi kilometro inguru falta zirenean Mikel Bizkarra taldekideari lagundu dio ihes egiten tropeltxo horretatik. Azkenean, 47. postuan amaitu du ibartarrak gaurko etapa. Bihar amaituko da Alpeetako Tourra, Lienzen hasi eta bertan bukatuko den etaparekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!