Ordizia KE-ko Ioseba Mateos Mateos igerilari ibartarrak lehen postua eskuratu du Canal de Nadoko II. zeharkaldian, Gandiako hondartzan (Valentzia), gizonezkoen master 30-39 mailan; sailkapen orokorrean bosgarren izan da. Larunbatean jokatu zen eta 2.200 metroko distantzia 32.13ko denboran osatu zuen.