Oinarrizko jubenil taldea bigarren Gipuzkoakoan eta hirugarren Euskadikoan

Ataria 2022ko apirilaren 19a

Belabieta gimnastika erritmikoko taldeko kideek Aste Santuaren aurreko asteburu "bizi eta polita" izan zuten.

Apirilaren 9an, Leioako sakoneta kiroldegian Sakoneta Torneoa egin zen, eta bertan parte hartu zuen Belabietako kadete b taldeak, zortzigarren postua lortuz. Egun berean, Belabieta oinarrizko jubenil taldeak Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu zuen, Azkoitiko kiroldegian egina.
 
Igandean, aldiz, apirilaren 10ean, Donosti Dance Festivala egin zen Kursalean. Belabieta klubeko benjamin taldeak eta Berastegiko gimnastek parte hartu zuten "eta baita asko disfrutatu ere" esperientzia berri horretan.
 
Igandean bertan oinarrizko jubenil taldeak Sakonetan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen eta  hirugarren postua eskuratu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!