Zuhaitzak landatu dituzte Uzturpe Ikastolako ikasleek

Ataria 2022ko apirilaren 4a

Sei eta hamabi urte bitarteko hainbat ikasle aritu ziren zuhaitzak landatzen; guztira, zazpi landatu zituzten.

Joan den astean zuhaitzak landatzen aritu ziren Uzturpe Ikastolako hainbat ikasle udaleko langileekin batera. Sei eta hamabi urte bitarteko hainbat ikaslek hartu zuten parte ekimenean, eta Morus Kagayamae motako zazpi zuhaitz landatu zituzten denen artean. 

Ikastolaren ondoko merenderoan landatu zituzten, eta hainbat helburu ditu egitasmoak: batetik, eguraldi eguzkitsua hasten denerako itzal apur bat sortzea eremu horretan, eta, bestetik, ingurunearekiko errespetua eta harremana sustatzea herriko gazteengan.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!