Bestalde, larunbatean, Belabietako gimnastek Karmelo Balda frontoian Donostia Gym and Dance ekitaldian izan ziren. Zehazki, Belabietako bi taldek eta Berastegiko hiruk hartu zuten parte.
Igandean, aldiz, Azpeitian amateur mailako 2. sailkapen txapelketa izan zen eta Maialen Azpirozek 9. postua lortu zuen infantil b mailan pilotarekin; honenbestez Gipuzkoako txapelketarako sailkatu da.