2022/04/05 17:30
Bi bilera egingo dira:
17:30. Haurren, gazteen eta nerabeen batzordea. Hamazazpi urte bitarteko haurrek, gazteek eta nerabeek har dezakete parte. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, jaietarako eurei dagozkien jardueren eta ekimenen proposamenak.
19:00. Helduen festa batzordea. San Bartolome bozeto-lehiaketa, San Bartolome diseinu-lehiaketa, musika-taldeen proposamenak eta jai-egitarauaren lanketa aztertuko dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?