Istripu bat gertatu zen ostiralean eta lekuko bila dabiltza

Ataria 2022ko martxoaren 23a

Ibarrako Euskal Herria kaleko 46. zenbakiaren inguruan auto batek oinezko bat harrapatu zuen, hilaren 18an, 17:00ak aldera. Norbaitek zerbait jakingo balu, Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu du Ibarrako Udalak.

Pasa den ostiralean, hilaren 18an, istripua bat izan zen Euskal Herria kaleko 46. zenbakiaren inguruan, Ibarrako Udalak jakitera eman duenez. Ezbeharra arratsaldeko bostak aldera gertatu zen, eta oinezkoa harrapatu zuen auto gidariak, gelditu ostean, alde egin zuen. 

Egilea identifikatzeko informazioa falta tarteko, norbait istripuaren lekuko izan bazen edo haren inguruko informaziorik edukiko balu, harremanetan jartzeko eskatu dute Udaltzaingoarekin (943 69 73 24) edo Ertzaintzarekin (943 53 88 20). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!