Gurasoentzako formakuntza saioak, martxoan eta apirilean

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Martxoaren 30ean izango da hitzaldia, eta apirilaren 25an eta 26an tailerra; tailerretara joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez kultur etxean.

Gipuzkoako Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, TREBA gurasoak formakuntza egitasmoa jarri dute martxan Ibarran. Datozen asteetan gurasoentzako hainbat formakuntza saio egingo dituzte, hain zuzen, hitzaldi bat eta tailer bat.

Egutegian lehena hitzaldia izango da: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. Martxoaren 30ean egingo dute, eta Leyre Cano izango da hizlaria. Kultur etxean izango da, 17:00etan, eta sarrera librea izango da.

Tailerrak, berriz, apirilean izango dira, eta bi saio egingo dituzte: 25ean lehena, eta 26an bigarrena. Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua du izena, eta Rakel Gamitok gidatuko ditu saioak. Egitasmo hau ere kultur etxean izango da, 17:00etatik 19:00etara. Kasu honetan, tailerrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute kultur etxean, eta plazak mugatuak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!