Txumitxako zubia eta San Inazio auzoko pasabidea itxiko dituzte obragatik

Ataria 2022ko martxoaren 11

Astelehenetik aurrera egongo dira itxita gune horiek. Errepide mozketak bi aste inguru irautea aurreikusi dute.

Txumitxako zubia eta San Inazioren arteko bidegurutzea konpontzeko lanak egiten ari dira, eta astelehenetik aurrera itxi egingo dute gune hori. Bidegurutzeko asfaltoa altxatzen hasiko dira eta lan hori egiteko bertatik pasatzea galarazita egongo da ibilgailuentzat. Zaborren edukiontziak San Inazio 1 pareko espaloian jarriko dituzte, espaloiaren zabalgunean.

Euskal herria kaletik San Inaziora edo Leaburu aldera abiatzeko Euskal Herria kaletik behera joan beharko da, eta Idoiagatik sartu. Bestalde, San Inazio auzoaren barruan, noranzko bakarreko errepidea bi noranzkotan ibiltzeko egokituko dute. Errepide mozketak bi aste inguru irautea aurreikusi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!