Herriko puntu ilunak identifikatzeko laguntza eskatu die herritarrei

Ataria 2022ko ots. 15a, 18:00

Kale argiteria jartzeko gune ilunak identifikatu nahi ditu Ibarrako Udalak; herritarrei ekarpenak egiteko eskatu die eta ingurugiroa@ibarra.eus helbidera edo 943 671 138 telefonora deitzeko.

Ibarrako Udalak hainbat urte daramatza lanketa egin eta kale argiteria jartzen, argirik ez dagoen tokietan. Eta orain, herritarrei laguntza eskatu die puntu ilun horiek identifikatzeko. Herriko guneren batean argia falta dela iruditzen zaionak mezu bat idatzi beharko du ingurugiroa@ibarra.eus helbidera edo 943 671 138 telefonora deituta.

Udala 2017tik ari da gaia jorratzen, eta orduan egin zituzten lehen aldaketak: Beko-bide kaleko argiztapena aldatu eta garaiera handiagoa zuten farolak jarri zituzten argi hobea izateko. Hori izan zen lehen ekarpena, eta ordutik, honako guneak identifikatu eta argiztatu dituzte:

  • Emeterio Arrese kaleko 8. zenbakiaren atzean berreskuratu zen herri bidea.
  • Emeterio Arrese 9. eta 11. zenbakien arteko eskaileren eta azpiko garajeen gunea.
  • Zaldune auzoko 4. zenbakiaren alboko gunea.
  • Euskal Herria kaleko 35. eta 37. zenbakien arteko argiztapena ez zen nahikoa, eta argi gehiago jarri ziren. 
  • Euskal Herria kaleko 42. eta 44. zenbakien atzeko gunea.
  • Ikastola eta Egi baserriaren arteko bidea.
  • Apaiz-Erreka auzoko 15 zenbakiko tunela. 
  • Argindegi auzotik Ibarburubide etxera doan zatia bereziki arriskutsua zela identifikatu zen argi falta zela eta; kale argiteria jarri zen bi puntu horien artean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!