Belabietako gimnastak gustura igandean lortutako emaitzekin

Ataria 2022ko otsailaren 9a

Aurreko igandean, Belabietako kiroldegian ikasturteko lehenengo gimnastika erritmikoko amateur txapelketa egin zen eta bertan Belabietako gimnastek ere parte hartu zuten.

Kadete B taldeak 5. postua eta jubenil B taldeak 3.a lortu zuten. Bakarkako lanean, kadete B mailan Irati Larretak 8. postua eta June Makibarrek 10.a lortu zuten, eta jubenil B mailan, aldiz, Aitana Zubeldiak 18.a. Dagoeneko bi ikasturte oso zeramatzaten gimnastek lehiatzeko aukerarik gabe eta ondorioz gogotsu bezain urduri zeuden igandean. Hala ere gustura gelditu ziren egindako lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!