Auzo bilerak Jesus Guridiko eta Argindegiko auzotarrekin

Ataria 2022ko otsailaren 7a

Ostegun honetan egingo dute hurrengo bilera, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian; Jesus Guridi eta Argindegi auzoetako bizilagunek udal ordezkariekin auzoari buruz hitz egiteko aukera izango dute.

Auzoz auzoko bilerekin jarraitzen du Ibarrako Udalak. Hurrengoa ostegun honetan egingo dute Jesus Guridi eta Argindegi auzoetako herritarrekin. Hainbat etxe-talde gonbidatu dituzte, zehazki, Jesus Guridiko 1, 1A, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10; eta Argindegiko 3, 4, 5, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20. Kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etan. 

Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak udal ordezkariei zuzenean egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!