Hirugarren egin du Ibarra sokatira taldeak 540 kiloko mailan

Ataria 2022ko otsailaren 2a

Emakumezkoen Ibarra sokatira taldekoak, denboraldiaren hasieran.

Larunbatean jokatu zen Bakion sokatirako jardunaldia, eta bertan aurtengo emakumezkoen 540 kiloko mailako txapelketa erabakita geratu zen. Ibarrak hirugarren posta lortu zuen, guztira 12 puntu eskuratuz; txapelduna Beti Gazte izan zen 17,5 punturekin eta bigarren postua Gaztedik lortu zuen 15,5 punturekin.

Maila horretako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, eta hiru egunetan lortutako puntuen baturak zehaztu zuen azken sailkapena. Hirugarren jardunaldi horretan ere hirugarren postua lortu zuen Ibarrako taldeak.

Gizonezkoetan 600 kiloko mailan lehen jardunaldia izan zuten larunbatean. 11 taldek parte hartzen dute eta bi multzotan banatuta parte hartu zuten. Ibarrak laugarren postua lortu zuen, 8 puntu eskuratuz. Lehen hirurak Gaztedi, Goiherri eta Beti Gazte izan ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!