Gimnastika erritmikoko lehen lehia, igandean, Belabietan

Ataria 2022ko otsailaren 2a

Igande honetan, otsailak 6, Ibarrako Belabieta kiroldegian gimnastika erritmikoko amateur mailako denboraldiko lehenengo txapelketa izango dute.

Bertan Belabietako jubenil eta kadete B taldeek hartuko dute parte. Bakarka, berriz, June Makibarrek eta Irati Larretak uztaiarekin kadete B mailan eta Aitana Zubeldiak pilotarekin jubenil B mailan parte hartuko dute.

Txapelketa bi txandatan antolatu da, goizean 10:30-13:30 eta arratsaldean 15:00-17:20. «Interesatuta dagoen oro gonbidatuta dago bertaratzera, kirol polit honetaz gozatzera», azaldu dute Belabieta klubetik, eta COVID-19aren inguruan indarrean dauden neurriak errespetatuko direla jakinarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!