'Arria V.a'-k eta Eneko Otañok apustua adostu dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 14a

Ibarran bizi den Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak herri kirolen lehia uzteko asmoa erakutsi zuen, iaz marka berezi bat egiteko saiakerarekin, baina berriro bueltan da.

Azpeitiko Mendizabal jatetxean egin dute bi aizkolariek apustua: 20 kanaerdiko zeinek lehenago moztu. Bakoitzak 5.000 euro jarriko ditu, eta apirilaren 24an egingo dute, 12:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan. Aizkolari bakoitzak hamar kanaerdiko jarriko ditu.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!