'Alkatea, bai esan?' ekimena urtarrilaren 27an egingo dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 13a

Herriko gaztetxoenen ideia, iradokizun eta kezkak jasotzen ditu alkateak saio horietan, elkarrizketa bidez. 

Gaur arratsalderako zegoen deituta Alkatea, bai esan? ekimenaren hurrengo saioa, baina udalak jakinarazi duenez atzeratu egin behar izan dute. Saioa urtarrilaren 27an izango da, Ibarrako udaletxeko udalbatza aretoan, 17:00etan.

Duela bi urte jarri zuten martxan egitasmoa. Finean, gaztetxoenen iritzi eta ideiei leku emateko espazio bat sortzea du helburu, zuzen-zuzenean alkatearekin ideiak trukatuz, elkarrizketa bidez. Egitasmoa martxan jartzerako, ordea, pandemiak hartu zion aurre, eta lehen saioa telematikoki, bideo dei bidez egin behar izan zuten, bakoitza bere etxean zela pantailaren aurrean. Datorrena, ordea, udaletxeko udalbatza aretoan izango da.

Igor Zapirain alkatearen esanetan, "herriko etorkizuna" dira gaztetxoak eta beraien ahotsa entzun nahi dute udalean. "Parte hartze bat sustatu nahi genuen, bai festa batzordean, eta baita areto nagusian ere, herriko gaztetxoenen kezkak eta iradokizunak jasotzeko", esan zuen lehen saioan alkateak.

Gaztetxoek alkateari galderak egiteko aukera dute, herrian zer egin nahiko luketen edo zer gustatuko litzaieken galdetzeko, adibidez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!