BERTSOA

Probaz proba

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Ane Zubia Aranalde 2022ko urtarrilaren 7a

Proba batetik beste

probaraino salto

Positiboak plater

denetarako

Olentzerori berriz

oroitu beharko

nahiz aurten berandu den,

hurrengo urterako:

Esperantzaz bapo,

eta zentzu asko,

dena onerako,

behar dugulako...

Egin da(g)igun gugatik

ta guretzako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!