Bertan behera geratu da Ibarrako Urte Zahar Krosa

Ataria 2021eko abenduaren 28a

Aurten bederatzigarren aldiz egingo zen krosa, baina antolakuntzatik adierazi dutenez, ezin dute bermatu nahi bezala antolatzea.

Antolatzaileek sare sozialetan azaldu dutenez, "pena handiz, baina gure krosa bertan behera utzi beharrean gaude, bigarren urtez. Inguruan kutsatutako jende asko, herrian ere geroz eta gehiago... Egoera larrian gaude eta korrikalari edota boluntarioen kopurua asko murriztuko zenaren arrisku serioa ikusi dugu". Antolatzaileak ere urtarrilaren 31n konfinatuta gabe egotearen bermerik ez dagoela gaineratu dute, eta hartutako erabakia "zentzuzkoena" dela adierazi dute.
 
Datorren urtean berriro egitea espero dutela esan dute antolatzaileek, eta barkamena eskatu dute sortu izan zitzaketen eragozpenengatik. "Animo denei, mantendu itxaropenak eta segi entrenatzen", esanez bukatu dute mezua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!