Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak eskuragai

Ataria 2021eko abenduaren 15a

Otsailaren 11n Porrotxek eta Marimototsek 'Amaren intxaurrak' emanaldia eskainiko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian. Dagoeneko eskuragai daude sarrerak.

Alurr dantza taldeak antolatu du pailazoen ikuskizuna otsailaren 11rako. Bi saio izango dira, lehena 17:30ean, eta bigarrena 19:00etan. Aurrez, sarrerak erosi beharko dira Goxobiren Ibarrako edo Tolosako dendetan, Zubiaurre tabernan edota Oramahai kafetegian.

Amaren intxaurrak ikuskizunak heriotza du ardatz. Heriotza bizitzaren parte den momentutik, gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Ikuskizunean zehar Alurr dantza taldeko txikienek parte hartuko dute.

Bestalde, Alurretik jakinarazi dute abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren jaitsieran ere parte hartuko dutela Alurreko dantzariek, aurreko urtean ez bezala, "ilusio plazaratu eta urteroko eskaintzarekin jarraitzeko". Aurten ere, egutegiak aterako dituzte eta dantza taldearen materiala erosteko aukera ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!