Urte bukaerara bitarteko ekitaldiak antolatu ditu Gazte Asanbladak

Ataria 2021eko abenduaren 13a

Ibarrako Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehen ekitaldia larunbatean izango da, afaria izango dute eta kontzertuak izango dituzte ondoren.

Egitaraua

Abenduak 18, larunbata

  • 21:00. Afaria Gaztetxean. Izena emateko 620 080 600 telefono zenbakira idatzi behar da, 8 euro ordaindu behar dira, eta osteguna izango da izena emateko azken eguna.
  • Ondoren, Igitaia eta DJ Loro-ren kontzertuak egongo dira.

Abenduak 19, igandea

  • 20:30. Burdin Hesiaren 6. atalaren proiekzioa Gaztetxean.

Abenduak 24, ostirala

  • Goizean zehar abestera aterako dira.

Abenduak 31, ostirala

  • 01:00. Gaztetxearen irekiera eta karaokea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!