Denboraldiko azken emaitzak jubenil taldearentzat

Ataria 2021eko abenduaren 2a

Euskalgym txapelketa eta galan eta Espainiako Txapelketan egon ziren Belabieta taldeko junior mailakoak.

Azaroaren 20ko asteburuan, urteroko moduan Euskalgym txapelketa eta gala ospatu zen BEC-en, Barakaldon. Ohore handia izan zen Belabietako jubenil taldearentzat bertan parte hartzea, gainera gustura gelditu ziren egindako lanarekin, 25. postua lortuz 49 taldetatik.
 
Azaroak 26an, berriz, Espainiako txapelketa izan zuten Valladoliden, eta 92. postua lortu zuten. Bertan parte hartzea jada lorpen handi bat da hasi berria den oinarrizko taldearentzat.
 
"Denboraldi honetan asko disfrutatu dute gimnastek, entrenatzaileek eta baita gertukoek ere beraiek ikusten"3, azaldu dute klubetik. "Hori dela eta hurrengo kurtsoan ere jarraitzeko asmoa adierazi dute. Zorionak denei egindako lanagatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!