Euskal Herria kaleko bizilagunekin auzo bilera egingo dute

Ataria 2021eko azaroaren 19a

Ibarrako udala auzoz auzo bilerak egiten ari da herritarrekin; datorren asteazkenean egingo dute hurrengoa, Euskal Herria kaleko hainbat bizilagunekin.

Azken bilera ere Euskal Herria kaleko hainbat bizilagunekin egin zuten, baina oraingoan honakoek hartuko dute parte: bikoitiak, 52, 54, 56, 58, 60, 62 eta 64; bakoitiak, berriz, 63, 65, 69, 73, 75, 81, 83 eta 85. Hilaren 24an izango da, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!