Arane baserriaren ondoko harraska berreskuratzen ari da Ibarrako Udala

Ataria 2021eko azaroaren 18a

Harraska horren inguruko argazki edo dokumenturik izango balu norbaitek, kultur etxera eramateko deia egin du udalak.

Arane baserriaren ondoko harraska berreskuratzeko lanean ari da Ibarrako Udala. Momentuz indusketak egiten ari dira, eta dagoeneko topatu dute lurpean zegoen harraska. Haren jatorriari buruzko informazioa jasotzeko Aranzadi zientzia elkartearekin harremanetan jarri da udala. 

Dena dela, ahalik eta informazio gehiena biltzeko, udalak dei egiten die herritarrei harraskari buruzko informazioa jasotzen duen dokumenturik edo argazkirik badute, kultur etxera eramateko. Informazio hori bildu eta berehala itzuliko zaie aurkeztutako dokumentazioa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!