Lanuzteak egiten ari dira Ibarrako Fudike enpresan

Ataria 2021eko urriaren 28a

"Hitzarmen duin bat" sinatu nahi dute langileek, baina enpresaren aldetik ez dagoela borondaterik salatu dute.

LAB sindikatuak adierazi duenez, Ibarrako Fudike lantegiko langileak lanuzteak egiten hasi dira. Sindikatutik esan dutenez «enpresa hitzarmen duina negoziatzeko borondatea» da langileek eskatzen dutena. Izan ere, 2020 urteaz geroztik ari dira langileak hitzarmena sinatu nahian, «baina enpresaren aldetik ez dago horretarako inolako borondaterik».

Bada, LABetik esan dutenez, pasa den astean batzarra egin zuten, eta bertan langileek gehiengoz erabaki zuten txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egitea. Atzo izan zen lanuzteak burutu zituzten lehendabiziko eguna, eta azaroaren 2an eta azaroaren 4an izango dira hurrengoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!