Burdinazko estalkiak jarri dituzte Idoia kaleko barandaren oinarrian

Ataria 2021eko urriaren 27a

Kaleko hondakinak eta zaborrak errekara erortzea galarazteko helburua du estalkiak.

Ibarrako Udalak burdinazko estalkiak jarri dituzte Idoiaga kaleko barandaren oinarrian. Idoiaga kalekoa proba moduan jarri dute, eta eraginkorra baldin bada, errekaren ibilbide osoan jarriko dutela adierazi dute, beti ere ingurunera egokituta. 

Igor Zapirain alkateak gogora ekarri du ingurumena zaintzearen garrantzia, eta nabarmendu du "guztion ardura" dela "ingurunea garbi mantentzea". Bestalde, azaldu du Ibarrako Udalak konpromiso irmoa duela zaintza horren alde aurrerapauso eraginkorrak emateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!