Konfinamendua amaitu zenean berriz, protokolo zurrunak ezarri ziren ikastetxeetan. Talde burbuilak, etxeratzeak, maskararen derrigorrezko erabilera sei urtetik gora OMEren irizpideen aurka.
Egun ere, agintariek tematuta jarraitzen dute ikastetxeetako protokoloekin, bunkerizatuta dauzkagu kaleko bizitzarekin alderatuta.
Zergatik halako herra? Txertatuak ez daudelako. Umeen beraien edo momentuko osasun egoera orokorraren gainetik, tesia bera bihurtu da garrantzitsuena, bitartekoa behar zuena helburu: txertoak bakarrik atera gaitzake izurritetik! Eta bide horretan presio mekanismoak jartzeko erreparorik ez dute.
Gazte lokalen irekiera, nerabe eta gazteen txertaketa maila %85era iristearekin lotu zuten hasieran, xantaia nabarmenaz. Kale edanaren aitzakian, polizia bortizkeria erruz erabili dute.
Jokamolde horri jarraiki, ikastetxeetako neurriak umeen txertatze portzentajeen arabera altxatzeko asmoa dute? Txertatzeko onespenik emango ez dugun gurasoon errua izango da neurriak ez malgutzearen ardura? Ikastetxeak txertodromo bihurtuko dituzte? Ikasle bakoitzaren osasun konfidentzialtasuna bermatua geratuko da? Gelaren batean positibo kasuren bat ematen bada konfinatuak izango dira beraien ikaskideak ez bezala?
Txertatzeko onespenik emango ez dugun gurasoon errua izango da neurriak ez malgutzearen ardura? Ikastetxeak 'txertodromo' bihurtuko dituzte?
Beraiek normalean ez dira larri gaixotuko, baina transmisoreak izan daitezke! Diosku jakintsuak aldamenetik. Azkenaldian ikusten dugunez, kutsatze foku handiak ospitaleetan, apez-etxeetan, zahar etxeetan eman dira: gehienak txertatuta. Hasieratik txertatze prozesuan eredugarritzat hartu ziren Bretainia Handia edo Israel gaitza menderatu ezinik dabiltza. Txertatze maila baxua duen Errumania ere bai.
Bizitza ez da beltza edo zuria. Grisaren tonalitate ezberdinetan dantzan ibiltzen da. Zientzialariek laborategietan lan aparta egiten badute ere, zientzia batez ere natura da, eta natura dialektika, kontraesana eta mugimendua.
Tesi nagusia ezarrita dago. Antitesiak azpitik bultzaka datoz, eta sintesia ikusteke dago. Baina traza bat hartzen hasia da.