Auzo bilera asteazkenean, Euskal Herria kaleko hainbat auzokiderekin

Ataria 2021eko urriaren 21a

Ibarrako Udalak auzo-bilerak berreskuratuko ditu, eta lehena Euskal Herria kaleko 1. zenbakitik 17. zenbakira bitarteko bizilagunekin egingo dute. Bilera hilaren 27an izango da eta kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etan. 

Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei. 

Igor Zapirain alkatearen ustez garrantzitsua da auzo-bilerak egitea: "Aukera paregabea da herritarren eta udalaren arteko harremana sendotzeko. Auzo bakoitzeko bizilagunek zein kezka eta zalantza dituzten ezagutzeko aukera izaten dugu; eta baita zuzenean haiei erantzuteko momentua ere". Pozarren agertu da Zapirain auzo-bilerak egiteko aukera berreskuratu dutela-eta, orain arte ez baitira bideragarriak izan COVID-19ak sortutako aparteko egoera zela-medio. ​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!