Hasi dira dagoeneko kurtso berriko federatuen txapelketak oinarrizko eta orokor mailan

Ataria 2021eko urriaren 13a

Lehenengoa, Izarleku Torneoa izan da, urrian 9an Donostian egindakoa. Bertan Belabietako Jubenil Base taldeak hartu zuen parte eta zortzigarren postua eskuratu zuen.

Asteburu horretan bertan, igandean, Gipuzkoako Txapelketa egin zen Tolosako Uzturpe frontoian, eta Oinarrizko Jubenil taldeen kategorian Belabieta izan zen parte hartu zuen klub bakarra. "Hau hasi besterik egin ez denez gogor jarraituko dugu lanean", esan dute klubetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!