Irisgarritasuna hobetzeko lanak, Euskal Herria kalean

Ataria 2021eko irailaren 30a

Euskal Herria 37tik 35era igotzeko espaloiaren malda arinduko dute eta goialdean espaloia zabaldu.

Euskal Herria kaleko 35. zenbakiko espaloian (Laboral Kutxaren bulego parean) irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi zituzten astelehenean. Ibarrako Udaletik esan dutenez, obraren helburua Euskal Herria 37tik 35era igotzeko espaloiaren malda ahal den neurrian arintzea, eta goialdean espaloia zabaltzea da. Edukiontzientzat gune mugatua utziko dute, eta behealdean ere espaloia aurreratu egingo dute oinezkoak babesteko.

Udaletik azaldu dute gurpildun aulkian dagoen bizilagun batek eskatu zuela hobekuntza, eta beharrezkoa zela ebatzita, lanak egitea erabaki dute. Lanek 13.700 euroko kostua izango dute. ​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!