Lauburu Ibarrak Kopako kanporaketa jokatuko du gaur Bilbon

Ataria 2021eko irailaren 29a

Aurreko denboraldian berriro lortu zuen Lauburu Ibarrak areto futboleko Errege Kopan lehiatzeko aukera, eta gaur izango du kanporaketa Otxartabe taldearen kontra. Bilbon, aurkariaren etxean jokatuko dute moreek, La Peña kiroldegian, 19:40etik aurrera.

Otxartabek Laubururekin batera jokatzen du 2. B mailako ligan, eta lehen jardunaldian elkarren aurka jokatu zuten Belabietan. Orduan hiruna berdindu zuten, baina oraingoan beste mota bateko partida izango da. Gaurko neurketa irabazten duenak aurrera egingo du Kopan, beraz, dena eman beharko dute talde moreko kideek garaipena eskuratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!