Unai Iribar garaile Ereñoko Udala Sari Nagusian, Helduz Txapelketako bukaerakoan

Ataria 2021eko irailaren 28a

Argazkia: NAIKEFOTOSPORT.COM

Laboral Kutxako txirrindulari ibartarrak afizionatu mailako bere azken proban irabaztea lortu du.

Euskaltel-Euskadirekin sinatu eta gero, Laboral Kutxa taldearekin azken proba bat egitea geratzen zitzaion Iribarri, larunbatean izan zen Ereñoko proba. Bakarrik sartu zen helmugan ibartarra, bigarren izan zen Oier Aldamari 26 segundo aterata. Euskadiko Federazioak antolatzen duen Helduz Txapelketako azkenengo lasterketa zen Ereñokoa, eta txapelketa horretako sailkapen orokorrean hirugarren geratu da Iribar.

Laboral Kutxako bere ibilbideari bukaera ezin hobea eman ondoren, Euskaltel-Euskadirekin stagiare moduan Italian eta Frantzian ariko da egunotan Iribar. Gaur, hain justu, Siziliako Giroko lehen etapan parte hartu du. Tropelean iritsi dira eta 72. postuan amaitu du ibartarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!