Ibarrako kultur etxean Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerrean egindako lanen erakusketa jarri dute, bederatzigarrenez. Bost urtetik gorako haurrek egin dituzten lanak dira, Marce Tenaren laguntzarekin, eta irailaren 29a bitarte egongo dira ikusgai. Goizez, astelehenak izan ezik, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.