'Bitartekari irakurle kluba' urrian jarriko dute martxan

Ataria 2021eko irailaren 13a

Hamabostean behin bilduko da taldea Imanol Mercero Galtzagorri elkarteko kidearen gidaritzapean; irailaren 20tik 30era bitartean eman beharko da izena udal liburutegian.

Hirugarren urtez Bitartekari irakurle kluba jarriko du martxan Ibarrako Udalak. Imanol Mercero Galtzagorri elkarteko kidea arituko da gidari lanetan. Hainbat helburu ditu dinamikak, horien artean, Ibarrako haurren eta gazteen irakurzaletasuna sustatzea, euskal literaturarekiko eta idazleekiko ezagutza eta jakin-mina areagotzea, eta euskararen balioaz eta aberastasunaz jabetzea.

Solasaldietan parte hartzen dutenek, beraz, 2 eta 16 urte bitarteko haurrei eta gazteei bideratzen zaien literaturaz hausnartzeko aukera izango dute. Egitasmoa urrian hasiko da; hamabost egunean behin bilduko da taldea eta saioak ordu bete edo ordu eta erdi inguru iraungo du. Izena emateko epea irailaren 20tik 30era izango da eta udal liburutegian egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!