20 euro ordainduta 30 gastatzeko kanpaina abiatuko dute Ibarran

Ataria 2021ko ira. 10a, 15:01

Irailaren 18an, 10:00etatik aurrera jarriko dute bonuak erosteko aukera Zugasti lokalean; pertsona fisiko bakoitzak gehienez 20 euro gastatu ahalko ditu bonuak erosten.

Ibarrako Merkatarien Elkarteak bonu bidezko kanpaina bat jarri du martxan. Bonuak 20 eurotan erosi eta 30 euro gastatzeko aukera izango da. 5 euroko balioa duten 6 bonu emango zaizkio  gehienez pertsona bakoitzari, eta 6 bonuak nahi den eran gastatu ahalko ditu kanpainan parte hartzen duten Ibarrako komertzioetan.

Bonuak irailaren 18an jarriko dituzte salgai, Euskal Herria 22 zenbakian dagoen Zugasti lokalean, 10:00etatik aurrera. Bonuak erosteko 18 urtetik gora izatea beharrezkoa izango da; erostera doan pertsona fisiko bakoitzak, gehienez, 20 euro gastatu ahal izango ditu (5 euroko 6 bonu jasoko ditu), horrela, ahalik eta pertsona gehienek eskuratu ahal izango dituzte bonuak. Bonuak erosterakoan ezingo da txartelarekin ordaindu.

Erositako bonu hori kontsumitzerakoan, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko duela gogorarazi dute merkatari elkartekoek. Bonuak azaroaren 28a baino lehen kontsumitu beharko dira.

Merkatarien elkartetik esan dutenez, herriko merkataritzan kontsumo kontzientea bultzatzea da kanpainaren helburua, hau da, "Ibarrako establezimenduetan fluxua sortzeaz gain, bertakoak eta bertakoek duten garrantziaz jabetzea". Izan ere, azaldu dute, bonuak "txerto ekonomiko" modura funtzionatzen dutela: "Udara ondoren hilabete hau zaila izaten da denontzat, bai psikologikoki eta baita ekonomikoki ere, lanera eta eskolara itzultzearekin gastu handiak sortzen dira, eta horregatik eman nahi dugu laguntza txiki bat".

Bonuak gastatu daitezkeen komertzioak:

  • Leina estetika zentroa
  • LM pelukeria
  • Karlatz garagardotegia
  • Optica Ibarra
  • Ibarra altzariak
  • Oramahai okindegia
  • Bikoitz arrandegia
  • Joakin Tolosa harategia
  • Bitxori
  • Danon Txokoa taberna
  • Eluska jatetxea
  • Mapfre
  • Joxe Mari Barriola harategia
  • Oreka belardenda
  • Elduaran hortz klinika
  • Eugenio Uranga harategia
  • Tarukutraku
  • J. B. Barriola harategia
  • Kiribil ileapaindegia
  • Goxobi
  • Eguzki taberna
  • Ibarburu janaridenda
  • Errazkin Artola harategia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!