Ikasturteko lehen irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak

Ataria 2021eko irailaren 9a

Irailaren 25erako egun osoko irteera prestatu dute; Irun, Bera eta Hondarribia bisitatuko dituzte, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. 

Goizeko bederatzietan jarri dute abiatzeko ordua egun pasa egiteko. Lehenengo geldialdia Irunen egingo dute eta, ondoren, Beran egingo dute parada. Denbora librea izango dute bazkaltzeko ordua iritsi arte eta bazkaria Beola jatetxean izango da. Arratsaldean, elkartera bueltan, Hondarribia bisitatuko dute.

Irteeraren prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat (ongietorri prezio berezia); eta bazkide ez direnentzat 30 euroko kostua izango du txangoak. Izena emateko epea zabalik dago.

Gainera, urriaren 2tik 8ra Zamorara bidaia kulturala egingo dutela aurreratu du elkarteak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Bizi Nahi Ibarrako elkartearekin harremanetan jarri behar da 943674708 telefonoan, bulego orduetan: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 12:45era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!